Getariako Elan-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere Kubara materialez betetako 6.000 kilo inguruko edukiontzia bidaliko du 629 kaxekin eta hori betezeko boluntarioak behar ditu gaur. Material guzti hori bihar kargatuko dute eta horretan laguntzeko boluntarioak behar ditu Elan-Euskadik. Goizean kargatuko dute edukiontzia Astiko kamioien aparkalekuan eta ekimenarekin bat egin nahi dutenek 09:00etarako eremura hurbildu beharko dute.
