San Miguel Pro Zarautz, urteko surf ekitaldi onenen artean

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 17a

San Miguel Pro Zarautz, Munduko Surf Zirkuituko proba, FAN 2010 sarien barruan aukeratu dute, urteko surf ekitaldirik onenaren kategorian. Hilaren 20an, astelehenean, Bartzelonako Apolo aretoan izango den gala berezian banatuko dira sariak. “Errekono...

San Miguel Pro Zarautz, Munduko Surf Zirkuituko proba, FAN 2010 sarien barruan aukeratu dute, urteko surf ekitaldirik onenaren kategorian. Hilaren 20an, astelehenean, Bartzelonako Apolo aretoan izango den gala berezian banatuko dira sariak. “Errekonozimendu polita izango litzateke, Zarauzko Surf Elkartean urtero txapelketa aurrera eramateko lanean aritzen garen guztiontzat. Aurten koska handia igo dugu, sei izarrekoarekin, eta arrakasta erabatekoa izan da”, adierazi du Mikel Landa ZSEko lehendakariak.
Iaz jarri zituzten abian FAN sariak. Oro har, akziozko kiroletan banatzen dira (surf, skateboard, snowboard, wakeboard, BTT…), kirolariei, kazetariei, komunikabideei zein kirol-probei. Aditu batzorde batek hartzen du erabakia. www.trickon.com ataria zuzenean emango dute gala.
Heitor Alves brasildarra, San Miguel Pro Zarautz txapelketako garailea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide