Mendebaldeko Sahara egoera latza bizitzen ari da, baina Marokok okupatutako lurraldeetatik apenas iristen zaigu informaziorik. Gaurko mahainguruan lehen eskutik jakin ahal izango dugu Aaiungo kanpalekuetan zer gertatu zen duela hilabeteko istiluetan, bi lekuko zuzen izango baititugu hizlari: Ahmed Yeddou Salem Lemara eta El Mami Amar Salem sahararrak. Gainera, Berriako kazetari Joxe Mari Pastorrek duela bost urte Aaiunera ezkutuan egindako bidaiaren berri emango digu, eta Darahliko kideek Tindoufera egin berri duten bidaian zer egoera aurkitu duten kontatuko digute. Hitzordua, Algorri Interpretazio Zentroan, 19:00etan.