Musika Patronatuaren baitan ZUMBen eta Musika eta Dantza Eskolaren elkarlanari esker, oboe ikasteko aukera egongo da datorren urtarrilaren 10etik aurrera. Matrikula-epea zabalik dago.
Musika Eskola oso gutxitan irakasten den instrumentua da oboea, eta zer esanik ez, Musika Bandetan ez da oso ohikoa oboe-joleak ikustea. Horregatik, Udal Musika Patronatuaren, Musika Bandaren eta Musika eta Dantza Eskolaren elkarlanaren ondorioz, Zumaian aukera berri bat zabaldu nahi da eskaintza berri honekin.