Bateletako beste denboraldi bat hasi da dagoeneko. Joan zen asteburuan ekin zitzaion Federazio Sariari, Tolosan, eta urte berriarekin batera iritsiko da Gipuzkoako Batel Liga. Zumaiako arraunlari gazteenek etzi ekingo diote lanari, Federazio Sariko bigarren jardunaldian. Donostian da estropada, 12:00etan.