Arropa eta osagarriak izango dira salgai igandeko Bigarren Eskuko Azokan

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 16a

Igandean hirugarrenez Bigarren Eskuko Azoka zabalduko dute Merkatu plazan. 10:00etatik 14:30etara eraikinaren lehenengo eta bigarren solairuetan herritarrek erabiltzen ez dituzten arropak eta osagarriak salgai jarri ditzakete, egoera onean dauden elementuen biziraupena bultzatzearren eta kontsumo arduratsua sustatze aldera. Interesa duenak 09:00etan merkatura jo beharko du postua eskuratzeko. Era berean, 943367536 telefonora deitu daiteke postua eskatzeko edota zarautz@emaus.com helbide elektronikora mezua bidali. Bestalde, Emaus elkartekoek ere postua jarriko dute. Hala, herritarrek bertan utz ditzakete soberan dituzte elementuak, haien prezio zehatzak ezarri eta elkartekoak saldu ditzaten. Bigarren Eskuko Azoka ixterakoan herritarrak bertara joko dute, irabaziak jasotzera edota saldu ez diren arropak eta osagarriak biltzera. Kontsumo arduratsuaren alde Emaus elkarteko Manu Mendezek adierazi duenez, geroz eta arropa gehiago pilatzen da etxean, arropa merkea eta txarra erosteko joera baitute: «Horiek zaborretara bota beharrean, Bigarren Eskuko Azokaren bidez beste herritarrek probetxua atera diezaiokete. Jendea kontsumo arduratsuaren inguruan hausnartzera bultzatu beharra dago». Bestalde, Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezek «modan» dagoen joera bat dela adierazi du: «Europan hainbat hiritan antolatzen da Bigarren Eskuko Azoka. Ikuspegi hori zabaldu beharra dago». Hori dela eta, herritarrak igandeko ekimenera parte hartzera animatu ditu, «behar ez dituzten tresnak bildu eta irteera eman diezaioten». Era berean, ikasketa amaierako bidaia antolatzen ari diren ikasleentzat «aukera [...]

Igandean hirugarrenez Bigarren Eskuko Azoka zabalduko dute Merkatu plazan. 10:00etatik 14:30etara eraikinaren lehenengo eta bigarren solairuetan herritarrek erabiltzen ez dituzten arropak eta osagarriak salgai jarri ditzakete, egoera onean dauden elementuen biziraupena bultzatzearren eta kontsumo arduratsua sustatze aldera.
Interesa duenak 09:00etan merkatura jo beharko du postua eskuratzeko. Era berean, 943367536 telefonora deitu daiteke postua eskatzeko edota zarautz@emaus.com helbide elektronikora mezua bidali. Bestalde, Emaus elkartekoek ere postua jarriko dute. Hala, herritarrek bertan utz ditzakete soberan dituzte elementuak, haien prezio zehatzak ezarri eta elkartekoak saldu ditzaten. Bigarren Eskuko Azoka ixterakoan herritarrak bertara joko dute, irabaziak jasotzera edota saldu ez diren arropak eta osagarriak biltzera.
Kontsumo arduratsuaren alde
Emaus elkarteko Manu Mendezek adierazi duenez, geroz eta arropa gehiago pilatzen da etxean, arropa merkea eta txarra erosteko joera baitute: «Horiek zaborretara bota beharrean, Bigarren Eskuko Azokaren bidez beste herritarrek probetxua atera diezaiokete. Jendea kontsumo arduratsuaren inguruan hausnartzera bultzatu beharra dago».
Bestalde, Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezek «modan» dagoen joera bat dela adierazi du: «Europan hainbat hiritan antolatzen da Bigarren Eskuko Azoka. Ikuspegi hori zabaldu beharra dago». Hori dela eta, herritarrak igandeko ekimenera parte hartzera animatu ditu, «behar ez dituzten tresnak bildu eta irteera eman diezaioten». Era berean, ikasketa amaierako bidaia antolatzen ari diren ikasleentzat «aukera paregabea» dela nabarmendu du: «Hala, behar ez dituzten produktuak saldu eta diru kopurua atera dezakete ikasketa amaierako bidaia ordaintzeko».
Hirugarren edizioa
Hirugarren aldia da Bigarren Eskuko Azoka antolatzen dutela: «Lehenengoa gurpilen inguruan izan zen, eta bigarrena, berriz, kirolaren ingurukoa».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide