Herritarren Partaidetza sailak, Zarauzko Udalaren eta AZPartaidetza enpresaren laguntzarekin, www.zarautzpartehartu.com ataria abiarazi du, herritarren parte hartzea bultzatzeko helburuarekin. Ildo horretatik, hainbat proiekturen inguruan euren iradokizunak eta ekarpenak egin ahal izango dituzte internet bidez, Bidegorriaren egitasmoaren, II. Tokiko Ekintza planaren eta Gizabide eta Bizikidetza planaren inguruan, kasu.Bestalde, herritarrek zuzenean parte hartu ahal izango dute igandean Lege Zaharren Enparantzan antolatuko dute ekitaldian. Bertan karpa modukoa jarriko dute, eta zarauztarrek hiru proiektuen inguruko informazioa jaso ahal izango dute adituen eskutik. Era berean, ekarpenak egiteko aukera ere izango dute eta interneteko tresnarekin izandako arazoak konponduko dituzte. 10:00etatik 14:30etara izango dute herritarrak euren zalantzak argitzeko aukera.