Itxas-Lur Tabernak Olentzeko 2010 Mus Azkarreko IX. Txapelketa antolatu dute etzirako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 16:30ak aldera hasiko da txapelketa. Lehen saria lortzen dutenek, bi txapel, bi trofeo, bi Olentzero, arkumea, bi kilo otarrainska, bi kilo saiheski eta lau ardo botila eskuratuko dituzte. Bigarren, hirigarren eta laugarren sariak ere banatuko dituzte.