Udalak Frantziskotarrak omenduko ditu etzi

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 16a

Zarauzko Udalak Frantziskotarrak omenduko ditu larunbatean, herrian daramatzaten 400 urteak eskertzeko asmoz. Omenaldia Zarautz Abesbatzak Aita Frantziskotarren eliza urtero antolatzen duen kontzertuaren baitan egingo dute, 20:30etan. Bertan Jon Urien ...

Zarauzko Udalak Frantziskotarrak omenduko ditu larunbatean, herrian daramatzaten 400 urteak eskertzeko asmoz. Omenaldia Zarautz Abesbatzak Aita Frantziskotarren eliza urtero antolatzen duen kontzertuaren baitan egingo dute, 20:30etan. Bertan Jon Urien Zarauzko alkateak frantziskotarrek udalerrian hainbat alorretan eginiko ekarpena eskaertuko du. Herritarrak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide