Pasa den astelehenean Iturzaeta Eskolako ordezkariak Gazteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan izan ziren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Eskola Iraunkorra ziurtagiria eman diolako Iturzaeta Eskolari. Ekitaldian ziurtagiria eta bandera jaso zituzten ikastetxeko ordezkariek Hezkuntza eta Unibertsitate sailburu Isabel Celaaren eskutik.
Argazkian ziurtagiria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak agertzen dira; Getariako Iturzaeta Eskolaz gain, eskualdetik beste hiru ikastetxek jaso dute ziurtagiria: Orioko Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxean.
