Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezker abertzaleak legalizazioaren aldeko mobilizazioak egingo ditu datorren larunbatean eskualdeko zenbait herritan. Giza kateak herri eta auzo guztietan lemapean, "eskubide zibil eta politikoen errespetua" aldarrikatuko dute.
Hori hala, Getariako plazan giza katea egingo dute herriko plazan. Zumaian, 13:00etan egingo dute giza katea, Erribera plazan, eta Zestoan 19:30an, plazan. Azkoitian eta Azpeitian elkarretaratzeak egingo dituzte plazan, 12:30ean.