Etxean autokonposta egiteko ikastaroa antolatu dute

Getariako Hitza 2010eko abenduaren 16a

Herritarrek etxean sortzen dituzten hondakin organikoekin etxean bertan konposta egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Ellkarteak. Ikastaroa Zarautzen izango dira, abenduaren 22an 18:00etan Urola Kostako Udal Elkarteak Urdaneta bide...

Herritarrek etxean sortzen dituzten hondakin organikoekin etxean bertan konposta egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Ellkarteak. Ikastaroa Zarautzen izango dira, abenduaren 22an 18:00etan Urola Kostako Udal Elkarteak Urdaneta bidea 6. zenbakian duen egoitzan. Saioa ordu eta erdi ingurukoa izango da eta bertan parte hartzen dutenek konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikasiko dute. Horrekin batera, udal elkarteak konpostagailu bat emango die parte-hartzaileei, familia bakoitzeko bana; baita hori erabiltzeko argibideen esku-orria ere. Ikastaroa eta konpostagailua doan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide