Irizgarritasun zigilua jaso dute bederatzi establezimenduk

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 15a

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak landu duen Irizgarritasuna programaren baitan, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako bederatzi establezimendu turistikok Irizgarritasun zigilua jaso dute; Azkoitiari dagokionez, Ba...

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak landu duen Irizgarritasuna programaren baitan, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako bederatzi establezimendu turistikok Irizgarritasun zigilua jaso dute; Azkoitiari dagokionez, Bai Azkoitia jatetxeak, Iturri jatetxeak, Larramendi Torrea hotelak eta Landagarren Nekazal Turismoak eskuratu dute. Azpeitian, berriz, Mikel Uria jatetxeak, Kiruri jatetxeak, Jai Alai jatetxeak eta Larrañaga Hotel jatetxeak lortu dute. Zestoan, azkenik, Aranburu landetxe-jatetxeari eman diote zigilua.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 400 merkatarik lortu dute. Eusko Jaurlaritzako arduradunek zenbait puntu aztertu dituzte zigilu hori banatzeko; horien artea, ezintasun fisikoa, organiko nahiz intelektual dutenek edota entzumen eta ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat estableziemnduek dituzten prestakuntzak baloratu dituzte, besteak beste. Hala, arlo horien araberako puntuazioa jaso dute Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako bederatzi establezimendu horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide