Astebururako Getariako Gure Txeru Elkarteak Santo Tomas Eguna antolatu du. Getarian ohitura den bezala asteburuan ospatuko dute festa eta larunbata izango da horretarako aukeratu duten eguna. Eguerdi partean Santo Tomas Eguna ospatzeko txorizo eta talo jana eta musika izango da protagonista udaletxe eta pilotaleku inguruan. Arratsaldean, berriz, gaztain erreak jateko aukera izango dute herritarrek.
