Ohitura den bezela, urteko azken txangoan Zumaia inguruan ibiliko gara. Zestoatik atera, Ertxina mendia igo eta handik etxera. Irteera beti bezala goizeko 7:30ean autobus geltokitik eta izenak emateko goiko estankoan larunbata baino lehen. Prezioak: 5€ helduentzat eta 3€ umeentzat. Bestalde, eta baita urteroko ohiturari jarraituz, bazkaria izango da ibilbidea amaitu ondoren. Bazkaria Inda Mendi elkartean izango da eta izena emateko epea (goiko estankoan baita) ostiralean amaituko da.