"Soy defensor de la selva" dokumentala, gaur Aita Marin

Baleike 2010eko abenduaren 15a

Amazoniako Sarayaku herriaren lurraldean dagoen petrolioa ustiatu nahi du Argentinako enpresa batek, baina indigenak ez daude ados. Emakumeak izango dira borroka aurrera eramango dutenak. Hori da Sachata Kishipichik Mani / Soy defensor de la selv...

Amazoniako Sarayaku herriaren lurraldean dagoen petrolioa ustiatu nahi du Argentinako enpresa batek, baina indigenak ez daude ados. Emakumeak izango dira borroka aurrera eramango dutenak. Hori da Sachata Kishipichik Mani / Soy defensor de la selva dokumentalak kontatzen duen historia. Emanaldia Aita Mari zine aretoan izango da (19:00etan); sarrera doan. Ondoren, Ekuadorko indigenen mugimenduko buruzagi Santiago Moralesek hitzaldia eskainiko du. Bideoan ikus dezakezue dokumentalaren zati bat. Lankidetza Astearen barruan Mugarik Gabek antolatutako zine zikloa bihar amaituko da, El segundo desembarco: multinacionales españolas en America Latina dokumentalarekin. Ondoren, OMAL multinazionalen begiralekuko kide Tania Martinezek hitz egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide