Eskualdeko hainbat kirolari saritu zituzten atzo Gipuzkoako Arraun Federazioak antolatutako Gipuzkoako Arraun Galan, Donostian. Federazioak denboraldiko arraun talde onenak omentzen ditu, eta aurten, besteak beste, Oriok (TKE liga), Getaria-Tolosak (EuskoaTren liga) eta Getariak (KAE 2 liga) jaso dute saria. Era berean, hainbat arraunlari nabarmendu zituzten. Horien artean, Jabier Puertas arraunlari oriotar beteranoa eta Luis Mari Olasagasti
Luxia Zumaiako entrenatzaile izandakoa.