«Laguntza humanitarioa beharrezkoa da, baina are gehiago politikoa»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 14a

Unibertsitateko ikasketak egiten ari zela, elkartasun proiektu baten bitartez joan zen lehenengo aldiz Felipe Kortaxarena (Zarautz, 1983) Tindufeko (Aljeria) iheslari kanpalekura, duela hiru urte pasa. Ordutik beste bi alditan izan da bertan. Musikherria diskoetxeko kidea da, eta horri helduz eta desertuko egonaldia aprobetxatuz, bertako eta Euskal Herriko musikarien kantuekin Bi herri, irrintzi bat diskoa prestatzea otu zitzaion. 1.500 disko inguru saltzea lortu du Kortaxarenak, eta irabaziak Mendebaldeko Saharararen aldeko euskal ekimenetara bideratuko ditu. Iazko Durangoko Azokarako prestatu zuten, eta aurtengoan ere salgai izan dute. Nondik suertatu zitzaizun proiektua? Unibertsitatean nengoela Sahararen inguruko hitzaldi bat entzun nuen duela hiru bat urte. Bertan, Mendebaldeko Saharako herritarren egoera ezagutzeko aukera izan nuen: oinarrizko gauzak soilik izanda ere, musikari izugarrizko garrantzia ematen zioten. Hala, diskoa egitea erabaki nuen, Musikherria diskoetxearen bitartez. Urte berean, Tindufeko iheslari kanpalekura bidaiatu nuen. Bertako familia batean egon nintzen, baina ez nuen musikaririk ezagutu. Hurrengo urtean bueltatu nintzen, eta zortez, Hababa ezagutu nuen. Sahararra da izatez, baina Gasteizen bizi da musikaria duela asko. Bertako musikari ugari ezagutzen ditu, eta haren bitartez lortu nuen Mendebaldeko Saharako egileen musika diskoa osatzeko. Nola egituratu duzu diskoa? Musikherriako lagunei nire asmoen berri eman nien asanblada batean. Eta talde ugari parte hartzeko prest agertu [...]



Unibertsitateko ikasketak egiten ari zela, elkartasun proiektu baten bitartez joan zen lehenengo aldiz Felipe Kortaxarena (Zarautz, 1983) Tindufeko (Aljeria) iheslari kanpalekura, duela hiru urte pasa. Ordutik beste bi alditan izan da bertan. Musikherria diskoetxeko kidea da, eta horri helduz eta desertuko egonaldia aprobetxatuz, bertako eta Euskal Herriko musikarien kantuekin Bi herri, irrintzi bat diskoa prestatzea otu zitzaion. 1.500 disko inguru saltzea lortu du Kortaxarenak, eta irabaziak Mendebaldeko Saharararen aldeko euskal ekimenetara bideratuko ditu. Iazko Durangoko Azokarako prestatu zuten, eta aurtengoan ere salgai izan dute.
Nondik suertatu zitzaizun proiektua?
Unibertsitatean nengoela Sahararen inguruko hitzaldi bat entzun nuen duela hiru bat urte. Bertan, Mendebaldeko Saharako herritarren egoera ezagutzeko aukera izan nuen: oinarrizko gauzak soilik izanda ere, musikari izugarrizko garrantzia ematen zioten. Hala, diskoa egitea erabaki nuen, Musikherria diskoetxearen bitartez. Urte berean, Tindufeko iheslari kanpalekura bidaiatu nuen. Bertako familia batean egon nintzen, baina ez nuen musikaririk ezagutu. Hurrengo urtean bueltatu nintzen, eta zortez, Hababa ezagutu nuen. Sahararra da izatez, baina Gasteizen bizi da musikaria duela asko. Bertako musikari ugari ezagutzen ditu, eta haren bitartez lortu nuen Mendebaldeko Saharako egileen musika diskoa osatzeko.
Nola egituratu duzu diskoa?
Musikherriako lagunei nire asmoen berri eman nien asanblada batean. Eta talde ugari parte hartzeko prest agertu ziren. Urtebeteko epean Sahararen inguruko abesti bat egiteko konpromisoa hartu zuen talde bakoitzak. Bestalde, Gasteizen bildu nintzen Hababarekin, eta harekin Mendebaldeko Saharako musikarien abestiak aukeratu nituen. Hala, estilo anitzetako 20 abestiz osatutako diskoa prestatu genuen. Bertan hartu dute parte Amets Arzallus bertsolariak, SKT Sekuentzia, Siroka eta Norte Apache taldeek. Era berean, El Mufid abeslari sahararraren eta Shwita taldearen abestiak sartu ditugu, eta noski, baita Hababarenak ere.
Eta irabaziak Mendebaldeko Sahararen aldeko ekimenak antolatzen dituzten euskal elkarteetara bideratuko dituzu, ezta?
Hala da, ateratako diru guztia horretara bideratuko dugu. Interesa duten elkarteei disko bakoitza euro batean saldu diegu, eta haiek bost eurotan jarri dute salgai. Diferentzia euren proiektuak aurrera eramateko erabiliko dituzte. Jada ia 1.500 ale saldu ditugu Euskal Herriko elkarteetan. Ildo horretatik, elkarteentzat diru iturri txikia da, eta bestetik, sahararrei laguntza eskainiko diegu. Laguntza humanitarioa beharrezkoa dute, baina are gehiago politikoa. Soluzio politikoa iritsi bitartean, behinik behin, ekonomikoki laguntzen jarraituko dugu.
Interesa dutenek non eskura dezakete diskoa?
Durangoko Azokan izan dira salgai. Bestalde, Sahararen aldeko elkarteetan edota Zarauzko gaztetxean ere salgai daude.
Horretaz gain, interesa dutenek kortaxarena@gmail.com helbidera idatz dezakete aleak
eskuratzeko. Era berean, www.jamendo.com/es/album/57036 helbidean klikatuz ger

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide