Aritz Labiano ‘Labi’ eta Haritz Gartxotenea ‘Zaporra’ herritarrak Epaitegi Gorenaren epaiaren zain daude. Lekuko ezkutu batek iazko ekitaldi batean ‘Gora ETA’ esan zutela salatu zuen. Ildo horretatik, Eskuz esku elkartasun taldeak euren egoera salatzeko manifestazioa deitu du larunbaterako. 19:00etan abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik.
Horren harira, elkarteak bideo bat osatu du, bi auzipetuei elkartasuna adierazteko. Honako helbidean ikus daiteke: