Gurutze Gorriak janari eta jostailu bilketa egingo du

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 14a

Gabonak gertu direla-eta, Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak bi kanpaina abiarazi ditu. Batetik, janari bilketa egingo du, Caritas-ekin elkarlanean. Hala, olioa, tomaeta, azukrea eta esnea jasoko dituzte. Bestetik, urtero legez, Gabonetako jos...

Gabonak gertu direla-eta, Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak bi kanpaina abiarazi ditu. Batetik, janari bilketa egingo du, Caritas-ekin elkarlanean. Hala, olioa, tomaeta, azukrea eta esnea jasoko dituzte. Bestetik, urtero legez, Gabonetako jostailuak bilduko ditu, eskualdeko familien artean banatzeko lehenik eta behin, eta gerora, gainontzeko eskualdetara bideratzeko.

Bilketok 19:00etatik 20:00etara egingo dira, astelehenetik ostiralera, abenduaren 30a bitartean, Gurutze Gorriaren egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide