Arranopola Kultur Elkarteak elektrogaua antolatu du ostiralerako. Arraio irratiko Kaiolatik saioaren eskutik, musika elektronikoa izango da nagusi Arrano tabernan. Hala, ElektroPeña eta Lizarriturri doktorearen arteko lehia zuzenean bizi ahal izango dute herritarrek, 23:00etatik aurrera.