Geoparkeen Europako Sarean eta Sare Globalean sartzea aitortzen dien ziurtagiria jasoko dute bihar Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalek. Ekitaldia 13:00ean izango da Debako Udaleko pleno aretoan. Arratsaldean (19:00etan), Guy Martini geologoak hitzaldia eskainiko du Zumaiako udaletxean.