Zarautz Zero Zaborrek bilera eskatu du udal ordezkariekin

Urola Kostako Hitza 2010eko abenduaren 13a

Zarautz Zero Zabor taldeak Jon Urien alkatearekin eta Imanol Lasa alkateordearekin bilera egin nahi du, erraustegiaren eta Zarautzen Zero Zabor programa martxan jartzearen inguruan euren iritzia jasotzeko. Taldeak biekin biltzeko eskaera egin du:

 Zarautz Zero Zabor taldeak Jon Urien alkatearekin eta Imanol Lasa alkateordearekin bilera egin nahi du, erraustegiaren eta Zarautzen Zero Zabor programa martxan jartzearen inguruan euren iritzia jasotzeko. Taldeak biekin biltzeko eskaera egin du: «Herritarren parte hartze prozesua jarri dugu abian, eta funtsezkoa da Udalak ere prozesu horretan parte hartze» . Bestalde, herriko hainbat eragilekin sinatutako akordioa udaletxeko erregistroan dago ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide