Sutea izan da plazako etxe batean

Olatz Prat 2010eko abenduaren 13a

Sutea izan da Zestoako plazako etxe batean. Ez dago zauriturik eta kalteak ere hasieran pentsa baino urriagoak dira.

Sutea izan da plazako etxe bateanSutea izan da gaur eguerdi aldera Zestoako plazako etxe batean, Koiote tabernaren gaineko bigarren soliruan hain zuzen. Sutearen arrazoiak argitzen ari da orain Ertzaintza, baina edonola ere, onik atera dituzte eraikineko bizilagunak eta sutea itzaltzea lortu dute. Adierazi dutenez, eraikinari ez dio kalte handirik egin, ez behintzat estrukturari. Alboko etxeetara ere ez da surik pasa eta beraz, kalteak hasiera batean uste baino urriagoak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide