Gaur hasi eta ostegunera arte zine sozialeko zikloa egingo da Aita Mari aretoan (19:00etan), Lankidetza Astearen barruan. Mugarik Gabek antolatuta, Amerikako herri indigenen errealitatea ezagutzeko aukera izango da lau dokumentalen bitartez. Gainera, asteazkenean eta ostegunean bi gonbidatu etorriko dira emanaldiaren ondoren solasaldia egiteko. Hemen daukazue egitaraua: