Ostiral gauean Putzuzulo Gaztetxean IV. Kopla Txapelketa jokatu zen 2010eko Euskarastearen baitan eta antolatzaileek azaldu dutenez, «sekulako giroa sortu zen eta oholtza gainera igo ziren bertsolariek beren onena eman zuten saio zirikatzaile eta zoro bat burutuz». Azkenean, Amets Arzalluseko jantzi zuen aurtengo zintzarria, irabazlearen garaikurra; finaleko buruz burukoa iazko irabazle Julio Sotoren aurka jokatu zuen Arzallusek.
Gaitegi eta doinutegi zabala
22:30ean abiatu zuten hamar bertsolariek saioa eta 02:00ak arte luzatu zen. Gaien aldetik aniztasun handia izan zen, besteak beste, heriotza bizitzeko modua, maitasun eta sexu harramanetako sekretua, itxurakeria edota emakumeen hilerokoaren bi aurpegiak izan zituzten hizpide. Era berean, bertsolariek doinutegi zabala erabili zuten. Saio guztian zehar bost musikariko taldea aritu zen erritmoa jartzen.
Saioaren bukaeran bertsolari bakoitzak Putzuzulo orain dela bost urte okupatu zuteneko argazki bana jaso zuten.
Kopla Txapelketako bi saio entzungai daude hondoko esteketan: buruzburu eta hasierakoagurrak.
Gaur dokumenatala
Euskarastearen baitan gaur Izan, egin eragin! dokumenatala emango dute 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean eta ondoren dokumenatalaren inguruko solasaldia izango da.
