Gabonak gerturatzen ari dira. Hori dela eta, Zumaiako merkatariek Gabonetako azoka antolatu du datozen egunetarako. Atzo ireki zuten, argiak piztearekin batera. Hala, 40 bat postu ezarri dituzte Amaiako plazan, eta abenduaren 12ra bitartean izango dira zabalik. Bertan, artisauen produktuak, jakiak, bitxiak eta haurrentzat produktuak izango dira salgai, besteak beste. Horretaz gain, haurrentzat jolastokia ere prestatu dute, eta baita artisau tailerrak ere.
