“Kaleratzeen kontra” manifestazio jendetsua egin dute

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 11

Ts Fundicioneseko langileek deituta, mobilizazio jendetsua egin dute gaur Zestoako kaleetan zehar. TS-ko langileak tinko. Despidorik ez! lemapean egin duten manifestazioan, enpresako zuzendaritzak 75 behargin kaleratzeko espedientea Eusko Jaurlaritzako...

Ts Fundicioneseko langileek deituta, mobilizazio jendetsua egin dute gaur Zestoako kaleetan zehar. TS-ko langileak tinko. Despidorik ez! lemapean egin duten manifestazioan, enpresako zuzendaritzak 75 behargin kaleratzeko espedientea Eusko Jaurlaritzako Lan Delegazioan aurkeztu duela salatu dute.

Langileek, beraien lanpostuak “gogor” defendatuko dituztela adierazi dute, eta “langileek sortu ez duten honako krisia beraiek sufritzen” ari direla salatu dute. Halaber, enpresako zuzendaritzak hartu duen erabakia “antisozialtzat eta bidegabetzat” jotzen dute.

TS Fundiciones enpresak datorren astezkenera bitartean negozioazio epean iraungo du, eta egun horien baitan langileek euren proposamenak azaldu edota erabakiak atzera botatzeko saiakerak egin ditzakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide