Eskuz esku: “Labi eta Zaporra gurekin Zarautzen nahi ditugu”

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 11

  “Labi eta Zaporra gurekin Zarautzen nahi ditugulako”, babesa emateaz gain, Eskuz esku taldeak manifestazioa antolatu du abenduaren 18rako. Manifestazioa 19:00etan hasiko da, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta eta “Labi Zaporra elkartasuna” lelopean. Elkartekideek herritarrei bertaratzeko deia egin diete: “Eskuz esku denon artean lagun dezagun Zarauzko kaleak elkartasunez betetzen”. Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra zarauztarrak Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain daude. 2009ko irailean egin zuten ekitaldian  ”Terrorismoa goratzeagatik” auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, “ezkutuko lekuko”  baten salaketa dela-eta. Lekukoaren arabera, bi herritarrek “Gora ETA” oihukatu zuten ekitaldian. Horren harira, Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorra eta administrazio publikoetan lan egiteko sei urteko inhabilitazioa ezarri zien. Labik eta Zaporrak aurrez “desobedientzia ekimen baketsu bat” egiteagatik badute kargurik. “Eta horrek espetxera bidali ditzake zuzenean”. Egoera salatzearren, herritar talde batek Eskuz esku elkartea sortu du, auzipetuei elkartasuna eskaintzeko helburuarekin. Jakinarazi dutenez, dagoeneko 1.400dik gora dira bi gazteei babesa eman dieten pertsonak, “eta egunero gehituz doa kopuru hori”. Epaia “bidegabea” Haien esanetan, “Labik eta Zaporrak ez die inori minik egin, eta beraz, epaia bidegabea da”. “Ez dute inor mehatxatu eta esan omen zutenak ez du inolako eraginik izan inorengan. Eta omen esaten dugu salatariak ez duelako inolako frogarik aurkeztu bere hitza egiaztatzeko. Omen esaten dugu [...]

 

“Labi eta Zaporra gurekin Zarautzen nahi ditugulako”, babesa emateaz gain, Eskuz esku taldeak manifestazioa antolatu du abenduaren 18rako. Manifestazioa 19:00etan hasiko da, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta eta “Labi Zaporra elkartasuna” lelopean. Elkartekideek herritarrei bertaratzeko deia egin diete: “Eskuz esku denon artean lagun dezagun Zarauzko kaleak elkartasunez betetzen”.

Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra zarauztarrak Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain daude. 2009ko irailean egin zuten ekitaldian  ”Terrorismoa goratzeagatik” auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, “ezkutuko lekuko”  baten salaketa dela-eta. Lekukoaren arabera, bi herritarrek “Gora ETA” oihukatu zuten ekitaldian. Horren harira, Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorra eta administrazio publikoetan lan egiteko sei urteko inhabilitazioa ezarri zien. Labik eta Zaporrak aurrez “desobedientzia ekimen baketsu bat” egiteagatik badute kargurik. “Eta horrek espetxera bidali ditzake zuzenean”.

Egoera salatzearren, herritar talde batek Eskuz esku elkartea sortu du, auzipetuei elkartasuna eskaintzeko helburuarekin. Jakinarazi dutenez, dagoeneko 1.400dik gora dira bi gazteei babesa eman dieten pertsonak, “eta egunero gehituz doa kopuru hori”.

Epaia “bidegabea”

Haien esanetan, “Labik eta Zaporrak ez die inori minik egin, eta beraz, epaia bidegabea da”. “Ez dute inor mehatxatu eta esan omen zutenak ez du inolako eraginik izan inorengan. Eta omen esaten dugu salatariak ez duelako inolako frogarik aurkeztu bere hitza egiaztatzeko. Omen esaten dugu aurkeztu diren froga bakarrak, defentsak aurkeztutakoak, salaketa gezurtatzen dutelako. Alegia, salaketa pertsona anonimo baten hitz hutsean oinarritzen da, inork zein den ez dakien pertsona baten hitz hutsean. Eta noski, ezin jakin pertsona horrek gorrotoak bultzatuta egin ote duen akusazio faltsu hori” nabarmendu dute Josune Gastañares eta Ainara Iturbe Eskuz eskuko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide