EAko egoitza berria inauguratu dute

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 11

Eusko Alkartasunaren Zarauzko egoitza berria inauguratu dute gaur eguerdian. Bertan izan dira, besteak beste, Peio Urizar EAko idazkari nagusia eta hainbat alderdikide. Urizarrek, egoitza berri horrekin, “egun artean erreferentzia izan den gunea...

Eusko Alkartasunaren Zarauzko egoitza berria inauguratu dute gaur eguerdian. Bertan izan dira, besteak beste, Peio Urizar EAko idazkari nagusia eta hainbat alderdikide. Urizarrek, egoitza berri horrekin, “egun artean erreferentzia izan den gunea berreskuratu” dutela azaldu du: “Beste pauso bat eman dugu. Erreferentzia izan denari jarraipena emango diogu. EAk beharrezkoa du egoitza, ezarritako konpromisoak aurrera eramate aldera”.

Era berean, alderdiak “betiko” helburuak betetzearren lanean jarraituko duela nabarmendu du, hau da, “Euskal Herria askea eta baketsua izatearren”. Bestalde, “garai berrietara” moldatu dela adierazi du, eta bide batez, “apustu berriak egin”.

Horretaz gain, PPren eta PSE-EEren jarrera salatu du EAko idazkari nagusiak: “PPk eta PSE-EEk urduri jarri nahi gaitu, oztopoak jarriz, eta nahasmena sortu nahi du alderdikideon artean.  Hala ere, gure apustei eutsiko diegu, eta etorkizunik izan behar badute, PPren eta PSE-EEren amaiera izango da”. Hortaz, “Patxi Lopez deituriko proiektua bukaerara helduko dela” gehitu du Urizarrek.

“Libre eta baketsu”

EAJ-PNVri, berriz, “erabakitzeko ordua” iritsi zaiola dio: “Batasuna ez da Gipuzkoan soilik eman behar. Euskal Herriak zazpi probintzia ditu eta guztiak batu gaitezen lan egin beharra dugu. “Euskal Herria Europan libre eta baketsu izatea lortu arte ez dugu etsiko” amaitu du EAko idazkari nagusiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide