Aurtengo kirolari onenak proposatzeko epea zabaldu dute

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 10a

Zarauzko Kirol Patronatuak aurtengo Zarauzko kirolari onena izendatzeko epea zabaldu du. Herritarrek euren proposamenak bidali ditzakete udaletxera zein kiroldegira, urtarrilaren 10a baino lehen.

Taldeak zein kirolariak proposatu daitezke hautagai gisa...

Zarauzko Kirol Patronatuak aurtengo Zarauzko kirolari onena izendatzeko epea zabaldu du. Herritarrek euren proposamenak bidali ditzakete udaletxera zein kiroldegira, urtarrilaren 10a baino lehen.

Taldeak zein kirolariak proposatu daitezke hautagai gisa. Izan ere, sariak ondorengo kategoriatan banatuko dira: Emakumezko kirolaririk onena, gizonezko kirolaririk onena, gizonezkoen talde onena, saria kirol ibilbide oso bati, saria bizitza osoa kirol-boluntariotzn eman duenari eta saria diru-laguntzari. Horretaz gain, sari bereziak ere banatuko dituzte. Duela bi urte, esaterako, Ainhoa Murua triatletak eta Borja Iradier igerilariak jaso zuten saria Pekingo Joko Olinpikoetan parte hartzeagatik. Iaz, aldiz, Balea IKTko Master igeriketa talde mistoa saritu zuten, Gipuzkoako Zeharkaldien Ligan lehen postua eskuratu eta bederatzi domina pilatu zituelako Neguko Espainiako txapelketan.

Azken erabakia Kiroletako Udal Patronatuaren zuzendaritzak hartuko du. Epaimahaiak urtarrilaren 19an emango du jakitera erabakia, eta hilaren 28an izango da sari banaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide