Giza Eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartu dute Zarauzko gaztetxoek

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 10a

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna ospatu dute gaur Zarauzko ehunka gaztetxok. 12:30ak aldera Gaztelekuko Frontoi Zinema pilotalekuan bildu dira, eta ikastetxearen arabera taldetan banatu dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, duela hilabete batzuk m...

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna ospatu dute gaur Zarauzko ehunka gaztetxok. 12:30ak aldera Gaztelekuko Frontoi Zinema pilotalekuan bildu dira, eta ikastetxearen arabera taldetan banatu dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, duela hilabete batzuk martxan jarritako programaren azken ekitaldia izan da gaurkoa.

Aurreko saioetan GGEEak ezagutu dituzte ikasleek, eta duela 50 urte  aiton-amonek bizi zuten garaia eurenarekin alderatu dute. “Hala, garaiak nola aldatu diren ikusi ahal izan dute” nabarmendu du Bakeolako Igor Uzkudunek.

Gaurko saioan, panel batzuetan GGEEi lotutako hainbat betebehar idatzi dituzte, eta horiek aurrera eramateko konpromisoa hartu.  Ildo horretatik, arrazakeria eta xenofobia salatu dute, hezkuntza eskubidea aldarrikatu eta berdintasuna bermatzeko hitza hartu dute.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide