Zarauzko Euskara Zerbitzuak Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta Euskalbar aplikazioaren inguruko ikastaroa antolatu du hilaren 15erako. Eskolak Gaztelekuko bilera gelan izango dira, eta hiru saio antolatu dituzte, herritarrei komeni zaien orduan bertaratu ahal daitezen: 17:00etatik 18:00etara, 18:00-19:00 bitartean eta 19:00etatik 20:00etara azkenengoa. Interesa dutenek abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, 943005116 telefonora hots eginda, edota euskaraz@zarautz.org helbidera mezua bidalita.
Xuxen zuentzailea hizkuntzaren zuzentasuna bermatzeko sortu zen. Euskalbarrek, berriz, euskarazko hainbat baliabide jartzen ditu eskuragarri, hala nola, askotariko hiztegiak (Euskalterm, 3000 hiztegia, Elhuyar, besteak beste), posta zerrendak, corpusak (Corpeus, ZT Corpusa, esaterako), bilatzailek (Elebila) eta entziklopediak (wikipedia).