Getariako marearteko zabalgunea argazkitan

Getariako Hitza 2010eko abenduaren 10a

Elgoibarko Udalak eta Euskalnatura Elkarteak argazki erakusketa antolatu dute eta Getariako marearteko zabalgunean bizi diren espezieak izango dira bertako protagonistetako batzuk. Nano Cardovillak, Alex Iturrartek eta Jesus Villalbak atera dituzte ur ...

Elgoibarko Udalak eta Euskalnatura Elkarteak argazki erakusketa antolatu dute eta Getariako marearteko zabalgunean bizi diren espezieak izango dira bertako protagonistetako batzuk. Nano Cardovillak, Alex Iturrartek eta Jesus Villalbak atera dituzte ur azpiko argazkiak eta itsasoan kostaldetik gertu bizi den fauna izan dute aztergai.

Irudi bakoitzak, Euskalnaturak osatutako espeziearen fitxa teknikoa eta dagokion azalpena ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Horretaz gain, erakusketak itsasoaren egiturari eta marearteko zabalguneari buruzko informazio ematen duten horma-irudiak ditu. Beraz, itsasoa gustuko duten getariarrek Getariako marearteko zabalgunean zer aurkitu dezaketen ezagutu nahi badute, Elgoibarko Kultur Etxean izango dute erakusketa zabalik abenduaren 23a arte; astelehenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide