Klarinete Maratoia aurrera doa. Atzoko albistean zetorren argazkian ikasle gazteak ageri ziren bezalaxe, gaurkoan klarinete-jole profesional bat ageri da Carlos Casadòrekin batera. Jesus Castillejo da ikaslea. Legazpiko Musika Bandako zuzendaria, bertako musika eskolako klarinete irakaslea... eta biharko Elkartasun Kontzertuan Marixi Sesmarekin batera bakarlari modura Il Convegno obra joko duena. Klarinete Maratoiari aitortu izan zaion bertute handienetakoa erakusten dute atzoko eta gaurko argazkiek: era guztietako ikasleentzat dago pentsatua Klarinete Maratoia.