Gaglo gaztelekua Gabonetarako prestatuko da asteburuan

Getariako Hitza 2010eko abenduaren 10a

Gabonak gero eta gertuago dira eta Getariako gaztetxoen bilgune den Gaglo gaztelekuan Gabon garairako prestatzen hasiko dira asteburuan. Gaur 17:00etan irekiko dute gaztelekua eta gazteen bilera egiteaz gain, gaztelekua Gabonetarako apaintzen hasiko di...

Gabonak gero eta gertuago dira eta Getariako gaztetxoen bilgune den Gaglo gaztelekuan Gabon garairako prestatzen hasiko dira asteburuan. Gaur 17:00etan irekiko dute gaztelekua eta gazteen bilera egiteaz gain, gaztelekua Gabonetarako apaintzen hasiko dira.

Bihar, berriz, 16:00etatik 19:45era izango da zabalik eta Olentzerori gutuna idatziko diote gaztetxoek bihar egunean zehar. Igandean, 16:00etatik 20:00etara gaztelekua Gabonetarako apaintzen jarraituko dute bertaratzen diren gaztetxoek.

Argazki erakusketa
Datorren astebururako, bestalde, urtean zehar ateratako argazkiekin erakusketa antolatu eta muntatuko dute gazteek. Erakusketa abenduaren 22an irekiko dute, gaztelekuaren laugarren urteurrena ospatzeko festan. Ekitaldi berean Getariako Udalak antolatu duen Marrazki Lehiaketako irabazleei sariak banatuko dizkiete. Antolatzaileek azaldu dutenez, getariar oro ekitaldira gonbidatuta dago, bertan hotzari aurre egiteko txokolatada egingo dute gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide