Zarauzko Eusko Alkartasunak bihar egoitza berria irekiko du Bizkaia kaleko 23. zenbakian. Inaugurazioa bihar izango da. Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta bertan izango dira, besteak beste, EAko idazkari nagusi Pello Urizar eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi Karlo Garaikoetxea. Eako kideak eta zarauztarrak inaugurazio ekitaldian parte hartzera gonbidatuta daudela azaldu dute antolatzaileek .