Pagoeta Mendizale Elkartean federatzeko epea ireki dute. Urte hasierarako federatuta egon ahal izateko elkartearen egoitzan (Santa Marina, 2) eman beharko da izena. Horretarako eguna eta ordutegia zehaztu dute. Hala, gaur eta hilaren 13tik 16ra bitartean jo beharko dute bertara interesa dutenek, 19:30etatik 20:30etara. Elkartekideek federatzeko azken egunera eta ordura arte ez itxaroteko gomendatu dute.