Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da bihar. Hori dela eta, urtero legez, Zarauzko Udalak Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Planaren baitan ospatuko du eguna. Jakinarazi dutenez, egun horrek «esanahi berezia» du udalerrian, «egun berezi modura jasota baitago bertako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Planean».
Hori dela eta, herriko ehunka ikaslek parte hartuko dute ospakizunetan.DBH bigarren mailako gaztetxoek azaroan zehar euren ikastetxeetan landutako Giza Eskubideetatik ibilaldi bat egin ostean, gaur giza eskubieak eguneroko bizitzan kontuan izateko konpromisoa hartuko dute. Zarauzko Gaztelekuko frontoian bilduko dira ikasleok zein proiektuan parte hartu duten irakasle arduradunak.
Alkatea, Galizian
Bestalde, Zarauzko alkate Jon Urien Santiago de Compostelan (Coruña, Galizia) da egunotan, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana aurkezten.
Coruñako hiriburuak Hezkuntza, Ikerketa eta Bakearen Klutrako Munduko Foroa hartu du abenduaren 13ra bitartean. Urienek bertaratzeko gonbitea jaso zuen eta bertan da plana ezagutarazten.