Kaxmir eta Ladakk gogoratuko dituzte bihar

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 9a

Asier Aranzabalek eta Mila Gallastegik Cachemira eta Ladakk: Himalaya ezezaguna izeneko ikus-entzunezko saioa emango dute bihar, Azkoitiko Bidaiari Taldeak antolatu dituen Bizibidaiak saioen baitan. Hori dela eta, bi bidaiariek Indiaren menpe dauden Ca...

Asier Aranzabalek eta Mila Gallastegik Cachemira eta Ladakk: Himalaya ezezaguna izeneko ikus-entzunezko saioa emango dute bihar, Azkoitiko Bidaiari Taldeak antolatu dituen Bizibidaiak saioen baitan. Hori dela eta, bi bidaiariek Indiaren menpe dauden Cachemira eta Ladakk eskualdeetan izandako bizipenak azalduko dituzte bertako irudien bitartez Elkarguneko erakusketa aretoan, 19:30ean.
Aranzabalek adierazi duenez, bidaian zehar hiru kultura eta erlijiorekin egin zuten bat; «Cachemira eskualdea Pakistanekin mugan egonik, Asia herrialdeko giroa antzematen da. Laddak eskualdea, berriz, guztiz desberdina da; bertan, hamar eguneko ibilaldia egin genuen, eta kultura erabat tibetarra ikusi genuen. Guztiz isolatuta egon da orain arte herrialde hori».
Bidaia horren baitan, Indian egiten duten «bigarren erromesaldi garrantzitsuena» egin zuten Amarnath kobazulora. «Urtero, ekaina eta abuztua bitartean, 400.000 erromes induista joaten dira bertara. Lau mila metrotara dago koba hori, eta ikusgarria da erromes hori».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide