Bihar emango zaio hasiera aurtengo Lankidetza Asteari. 19:00etan, Algorri Interpretazio Zentroan, Aljerian bizitako esperientziaren berri emango du Miguel Mari Larburu aita zuriak. Larunbatean, ZUMBek elkartasun kontzertua eskainiko du Antonio Zubiak Venezuelan duen Itxaropenaren hiria-ren alde; datorren astean, Amerikako zenbait herri indigenen errealitatea ezagutu ahal izango da astelehenetik ostegunera antolatutako zine zikloan; eta asteari amaiera jartzeko, Mendebaldeko Saharari buruzko mahaingurua izango da hilaren 17an, Aaiungo sarraskia bertatik bertara bizi zuten bi sahararren parte-hartzearekin, besteak beste.