Azaroaren 4tik dago 'Motxo' Baratzazaraurreko harraldean; hilabete pasa istripua gertatu zenetik. Joan den astetik ari dira lanean arrantzontzia lehorreratzeko, eta, azken orduko okerrik ez bada, bihar eguerdi partean egingo dute saioa. Ondoren, ontzia zatikatu eta kamioietan aterako dute. Hemen ikus ditzakezue egun hauetako argazkiak.