Txalaparta hotsen bidez Uztaro kooperatibak traktorea erosiko du

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 8a

Uztaro barazki-kooperatibak Azkoitiko Matadeixen Oreka TX taldearen kontzertua antolatu du datorren iganderako. Elkarteak, kontzertuan lortutako dirua traktore bat erosteko erabiliko du. Beraz, sarrera zortzi euroren truke jarriko dute antolatzaileek.

...

Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Igor Otxoa Oreka Tx taldeko kideek txalaparta mundu osora zabaldu dute, besteak beste Nomadak Tx egitasmoaren bitartez. 2003. urtean sortutako egitasmoa hori 2006. urtean kaleratu zuten diskoaren bidez. Igandean, 19:30ean izango da emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide