Aritzbatalde kiroldegiak haurrei zuzenduriko igeriketa ikastaroak antolatu ditu, eta ostiralean amaituko da izena emateko epea. Hala, 2007an edo lehenago jaio diren haurrek urtarrilaren 10etik martxoaren 25a bitartean igerian ikasiko dute. Interesa dutenek hilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, kiroldegian. Informazio gehiagorako 943005 123 telefonora deitu daiteke.