Gure Txeruk hainbat ekimen antolatu du egunotako. Abenduaren 24an kalera irtengo dira, kantura. Hori dela eta, hilaren 11ean eta 18an entseguak egingo dituzte elkartearen lokalean, 18:00etan. Era berean, igandean Pagoetara irteera egingo dute. 09:00etan abiatuko dira mendi tontorrera. Interesa dutenek bihar baino lehen eman beharko du izena Gure Txeruren egoitzan.