Zarauzko Gaztelekuan hainbat ekimen antolatu du Gabonetako jaiei begira. Larunbatean, esaterako, Urdanetako zalditegira irteera antolatu dute. Interesa dutenek Gaztelekuan bertan eman beharko dute izena lehenbailehen.
Igandean, berriz, Viaje hacia Tollol ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan Gaztelekuko aretoan. Hilaren 29an Bilboko San Mamesen jokatuko duten Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko futbol partida ikustera joateko autobusa antolatu du Gaztelekuak, doan. Sarrerak ere bertako ordezkariek lortuko dituztela jakinarazi dute. Horretarako izena eman beharko da Gaztelekuan.
Urtarrilaren 4an Tolosako Kartingera irteera antolatu dute. Interesa dutenek abenduaren 30a bitartean eman beharko dute izena.