Salbatore Deuna Abesbatzaren gutuna

Getariako Hitza 2010eko abenduaren 8a

Urtea bere azken pausoak ematen ari den honetan, Salbatore Deuna Abesbatzak 2010ean egindako bidea nahi du gogoratu, bide batez bidelagun izan ditugunak eskertuz. Izan ere, beste urte batez, geure ahaleginez eta hainbaten bultzadaz, herriko hainbat ekimenetan parte hartu dugu, Getarian ospakizunak beti bezala egin ahal izan daitezen: kantari. Jazinto Isasti zuzendari dugula, 45 lagun inguru biltzen gara abesbatzan. Astean behin eta batzuetan bitan elkartzen gara entseguak egitera: elizako kantak, habanerak, ranchera mexikarrak… denetarik. Elizkizun ezberdinetan entzun gaitzakezue beti. Eta hainbat ekitalditan hartu dugu parte aurten ere: Zaharren Omenaldian izan genuen kontzertua, herriko jaietan ere bai. Salbatoretan gainera, gure kantu guztiak entzuten dituen bat omendu genuen: elizako organoa. Bere 150. urteurrenean, organista izan direnei gure esker ona adierazi genien, oroigarri batzuk banatuz. San Antonetan txakolina izaten da protagonista eta hari kantatu genion, abestiak berak dioen bezala herriko erregina baita. Eta gure eguna gogotsu ospatu genuen Santa Ziziliren omenez, elkarrekin bazkalduz. Eguberritan ere izaten dugu ekintzarik: hilaren 19an haurrekin kantaldia egingo dugu, eta 24an kalez-kale ariko gara Gabonetako kantak eskeiniz. Hauez gain, iaz abian jarritako hitzordua errepikatuko dugu aurten: zaharren eguneko zentrora joango gara, bertan daudenei kanta batzuk eskeintzera, eta haiek ere kantari jartzera ahal bada. Aipaturiko guztiak egiteko hainbat laguntza jaso [...]

Urtea bere azken pausoak ematen ari den honetan, Salbatore Deuna Abesbatzak 2010ean egindako bidea nahi du gogoratu, bide batez bidelagun izan ditugunak eskertuz. Izan ere, beste urte batez, geure ahaleginez eta hainbaten bultzadaz, herriko hainbat ekimenetan parte hartu dugu, Getarian ospakizunak beti bezala egin ahal izan daitezen: kantari.

Jazinto Isasti zuzendari dugula, 45 lagun inguru biltzen gara abesbatzan. Astean behin eta batzuetan bitan elkartzen gara entseguak egitera: elizako kantak, habanerak, ranchera mexikarrak… denetarik.

Elizkizun ezberdinetan entzun gaitzakezue beti. Eta hainbat ekitalditan hartu dugu parte aurten ere: Zaharren Omenaldian izan genuen kontzertua, herriko jaietan ere bai. Salbatoretan gainera, gure kantu guztiak entzuten dituen bat omendu genuen: elizako organoa. Bere 150. urteurrenean, organista izan direnei gure esker ona adierazi genien, oroigarri batzuk banatuz. San Antonetan txakolina izaten da protagonista eta hari kantatu genion, abestiak berak dioen bezala herriko erregina baita. Eta gure eguna gogotsu ospatu genuen Santa Ziziliren omenez, elkarrekin bazkalduz. Eguberritan ere izaten dugu ekintzarik: hilaren 19an haurrekin kantaldia egingo dugu, eta 24an kalez-kale ariko gara Gabonetako kantak eskeiniz. Hauez gain, iaz abian jarritako hitzordua errepikatuko dugu aurten: zaharren eguneko zentrora joango gara, bertan daudenei kanta batzuk eskeintzera, eta haiek ere kantari jartzera ahal bada.

Aipaturiko guztiak egiteko hainbat laguntza jaso ditugu, gure bidea errazago egin dutenak. Gogoan izan nahi ditugu eskerrak emanez Getariako Udala, Kofradia, Eliza, Itsas-Mendi Gutiziak, Txomin Etxaniz Txakolina, Txakolinaren Jatorrizko Izendapena, Izarri Okindegia, Irizabal Arrainak, eta Viveros San Anton.

Atzera begiratu eta 2010ean herriko hainbat ekimenetan gure hondar alea jarri izanaz harro sentitzen gara. Aurrera begira dugun asmoa garbia da, honelaxe jarraitu ahal izatea, Getariak kantatzeko ohiturarekin beti izan duen lotura eten ez dadin. Gure ateak zabalik daude, inork proiektu honetan parte hartu nahi izanez gero, badaki zer egin behar duen, etorri kantatzera!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide