Udane Juaristik erakusketa zabaldu du Kukuherri aterpetxean

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 7a

Udane Juaristi artistak hogeita hiru lanez osatutako erakusketa jarri du Azkoitiko Kukuherri aterpetxean. Bertako lanak teknika mistoz landutakoak dira; «obra gehienak, argazkia eta olioa tartekatuz lortutakoak dira; argazki collagen bidez lortutako e...

Udane Juaristi artistak hogeita hiru lanez osatutako erakusketa jarri du Azkoitiko Kukuherri aterpetxean. Bertako lanak teknika mistoz landutakoak dira; «obra gehienak, argazkia eta olioa tartekatuz lortutakoak dira; argazki collagen bidez lortutako errealitate eta pinturaren espresioa nahasten diren lanak dira.
Juaristik, Berlin, Cuba, Madril edota Pariseko irudiak landu ditu erakusketako obrak sortzeko, beraz, hirietako giroa presente dago erakusketan. Paisaiez gain, ordea, aurpegiak ere landu ditu, eta horiek ere «kaleko girora» gerturatzen dutela jakinarazi du aritstak.
Bere obrak hilaren 19ra bitartean egongo dira ikusgai Kukuherri aterpetxeko tabernan eta aurretik kapila zegoen aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide