‘Seussical Jr’ musikala euskarazko bertsioan eskainiko du Alai Batza taldeak

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 7a

Azkoitiko Alai Batza taldeak Seussucal Jr. musikala estreinatuko dute datorren larunbatean, hilaren 11n, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan. Gazteek, antzezlana euskaratu dute eta larunbatetik aurrera zenbait saio eskainiko dituzte herrian. Brodwayk...

Azkoitiko Alai Batza taldeak Seussucal Jr. musikala estreinatuko dute datorren larunbatean, hilaren 11n, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan. Gazteek, antzezlana euskaratu dute eta larunbatetik aurrera zenbait saio eskainiko dituzte herrian. Brodwayko aretoetan dagoen antzezlana da Seussucal Jr, eta antolatzaileek, AEBetatik Azkoitiko tauletara eraman dute kontakizuna.

Musika eta antzerkia uztartuta, hamar urtetik hogeita bost urtera bitarteko ehun aktore eta dantzarik hartu dute parte antzezlanean. Lizentziak lortu eta gero, ikuskizuna euskarara itzuli dute, eta horren ardura Juan Inazio Sudupek izan du; «euskararen normalizazioan horrelako lanak egitea garrantzitsua ikusten dugu».
Guztira, zazpi emanaldi eskainiko dituzte, eta asteburuan izando da estrainaldia; larunbatean eta igandean ez ezik, hilaren 29an eta 26ean eta urtarrilaren 9an eta 16ean ere antzeztuko dute On Bosco aretoan. Halaber, azken emanaldia urtarrilaren 21ean egingo dute, Deustuko Salestar ikastetxean, Bilbon.
Aldez aurretik eskuratu daitezke sarrerak Floreaga ikastetxeko idazkaritzan, alaibatza@alaibatza.com helbidera idatzita edota 656 71 99 41 edo 680 574 492 telefonoetara deituta. Hiru euroren truke lortu daitezke sarrerak, eta antolatzaileek horietatik euro bat Gazteak eta Garapena taldearen Beningo Kaleko Umeen proiektura bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide