Zabaldu dute Xabier Lizardi Saria literatur lehiaketan parte hartzeko epea

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 7a

Hemen da Xabier Lizardi Saria. Urtero legez, Zarauzko Udalak, EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan antolatu du haur ipuin lehiaketa. Txapelketaren helburua haurrei eta gazteei zuzenduriko literatura sustatzea da. Ildo horretatik, 18 u...

Hemen da Xabier Lizardi Saria. Urtero legez, Zarauzko Udalak, EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan antolatu du haur ipuin lehiaketa. Txapelketaren helburua haurrei eta gazteei zuzenduriko literatura sustatzea da. Ildo horretatik, 18 urtetik gorakoek lanak aurkeztu ahal izango dituzte datorren urtarrilaren 10a bitartean. Lanak Udaleko Euskara Zerbitzura bideratu beharko dituzte, Etxezabalara, edota euskaraz@zarautz.org helbidera igorri.
Epaia otsailean emango du jakitera epaimahaiak. Sari bakarra banatuko dute, 3.700 eurokoa. Era berean, lan saritua argitaratu egingo du Udalak. Zehazki, 2.500 ale kaleratuko ditu. Argitalpena sari banaketa egun berean kaleratuko da, datorren urteko apirilean, hain zuzen.

Bete beharreko baldintzak
Parte-hartzaileek hainbat baldintza izan beharko dute kontuan. Batetik, lanok makinaz idatzita egon beharko dute, DIN A4 orrietan eta lerro tartea bikoitza utzita. Bestetik, 24.000 kataktere baino gutxiagoko lanak ez dira onartuko.
Era berean, egileek bi ale bidali behar dituzte, izengoitiz sinatuta eta aparteko gutun-azal itxi batean. Gutun-azalean izengoitia, izen-abizenak, helbidea eta kontakturako telefonoa adierazteko eskatu zaie egileei. Posta arruntez igorritako lanak ziurtatutako gutunean igorri behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide